2015-10-10 / Iker Markinez / 153 hitz
OSAGAIAK
400 g tagliatelle fresko
200 g txanpinoi
Ziazerba sorta bat
2 tipulin
Entsaladako tomate heldua
Currya
Oliba olioa
Gatza
1
Barazkiekin hasiko gara platera prestatzen. Horretarako, tomatea ur irakinean minutu erdi batez sartu, eta berehala hoztu. Ondoren, azala eta haziak kendu, horretarako tomatea erditik moztuz. Jarraian, lauki txikitan moztu. Tipulinak ere zati txikitan moztu.
2
Zartagin zabal eta handi batean, oliba olio txorrota batekin tipulina ordu laurden batez erregosi. Jarraian, gehitu txanpinoiak xafletan moztuta.
3
Minutu batzuetan guztia erregosi, eta juliana moduan moztutako ziazerba garbiak gehitu.
4
Ondoren, tomate puskak zartaginera bota, eta curry koilarakada pare bat bota. Gatz pitin bat ere bai. Guztia 15 bat minutuz irakiten eduki su ertainean.
5
Lapiko handi bat urez bete, eta gatza bota. Berotzen jarri, eta irakiten hastean, tagliatelleak gehitu; zorroan ipintzen duen denboraren arabera egosi.
6
Egosketa horren ur koilarakada bat zartaginera gehitu, hango osagaiek pastaren zaporea har dezaten.
7
Ondoren, tagliatelleei ur soberakin guztia kendu, eta zartaginera gehitu.
8
Osagai guztiak tagliatelleekin ongi nahastu, eta jada prest izango dugu plater goxo hori dastatzeko.