Itzalak bizi diren lurraldea

Egilea: Alberto Ladron Arana
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: taupadak
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-362-3
R: 7.536

 

Fantasiazko mundu bat da liburuaren eszenatokia, non protagonistek abentura epiko amaigabeak biziko dituzten. Haustear dagoen Inperioan intriga politikoak, magia, errepresioa, matxinadak, erailketak… nahasiko dira. Independientea izan nahi duen herri bat dago trama guztiaren atzean, Arkania, baina arkaniarrek prezio altua ordaindu beharko dute herri aske izateko borrokan garaile aterako badira. Jon gaztea da liburuko protagonista nagusia, arrebarekin batera Inperioaren zerbitzurako lan ezkutua egiten duena, baina egoerak bultzatuta, Arkaniarako bide luzeari ekingo dio matxino ausart batek eta agure batek lagunduta. Jonek gero eta lotuago ikusiko du bere burua gerra horretan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude