Tapper bikiak gerran

Egilea:Geoff Rodkey
Itzultzailea: Danele Sarriugarte
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2015
ISBN: 978-84-9027-420-0
R: 7.529

 

 

 

Claudia eta Reese 12 urteko biki New Yorktarrak dira eta egungo gaztetxoen ohitura eta zaletasunak dituzte: Bideo jokoak, txat-a, whatsappa, moda, kirola, lagunak, eskola… Anai-arrebak elkarri mokoka bizi dira . Bataren gaiztakeria batek bestearen mendeku nahia dakar, eta horrela ibiliko dira liburuan zehar elkarri min eman nahian, harik eta dena lehertzen den arte.

Oso egitura kuriosoa dauka liburuak: nabari da egilea telebista eta zinemako idazlea dela. Polifonikoa da ; pertsonaia guztiek batera hitz egiten dute, film batean baleude bezala. Euskarri eta formatu desberdinetako elkarrizketak ere sartzen ditu: whatsappak, txatak, bideo jokoetako interakzioak, etab. Honen harira, nabarmentzekoa da itzultzailearen lana: bikaintasunez lortu du egungo gaztetxoen hizkera informal eta digital hori euskaraz jartzea.

Erantzun bat “Tapper bikiak gerran” bidalketan

  1. Kaixo!
    Nik liburu hori irakurri det eta bikaina iruditu zait!
    12 urte dauzkat eta nee Euskarako erakasleak liburu baten aurkezpena egitea galdetu zidan orduan horren aurkezpena egin nuen.
    Mila esker!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.