Tximeletaren oihua

 

Egilea : Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9106-207-3
R: 7857

 

 

 

Bishrrek eta Mussyk hamalau urte dituzte eta lubaki batean bizi dira. Ez dute ez familiarik, ez etxerik, ez jatekorik. Gerrak dena suntsitu die. Jawhar, bake garaian maisua eta gerra garaian buruzagia, da daukaten lagun bakarra. Hark jatekoa ematen die, baina baita zeregina jarri ere: lagun asko eta asko hil dizkien frankotiratzailea akabatu behar dute. Abbas mutikoa ere haiekin joango da. Hiru beti bi baino hobeto!

Baina frankotiratzaileak tiroa jo die lehenengo; Abbasen bihotzean bete-betean jo du!. Hilda dago mutikoa. Bishrrek ausarki egin dio aurre eta hiltzea lortu du. Baina frankotiratzailearen aurpegia ikusi duenean,espero ez zuena ikusi du. Bishrek ezin izan die malkoei eutsi eta orduantxe ulertu du gerraren izugarrikeria zer den.

Liburua erraz irakurtzen da, nahiz eta hasieran estiloa arraro samarra gertatu: esaldi motz, askotan hitz bakarrekoak, lerro bakoitzean. Frankotiratzailearen harrapaketan azkartasuna eta arintasunaren erakusle.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.