Gaztezulo aldizkaria / Jaione Dagdrømmer @hellehellei / 2023/03/14 / 175 hitz
Euren esanetan “Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)” singlearen bideoklipa teknologiak sortzen dien “kuriositate hutsak” bultzatuta sortu dute.
Honela bada, %100 adimen artifiziala erabiliz sortutako bideoklip batekin ilustratu dute euren kantu berria talde nafarrak. Single hau bere lan berria izango denaren aurrerapen kantua da eta oraingo honetan teknologiaz baliatu dira euren unibertsoa osatzeko. “Esaten dute ezer ez dela txarra, nola erabiltzen den dela gakoa. Guk uste dugu hori zentzugabea dela. Gauza batzuk hobe da ez erabiltzea (armak, pribilegioak, artsenikoa…). AAri buruz oraindik ez dakigu ezer. Arrakala egin, gaiztoek hormak zimendatu baino lehen. Gero, erresistentzia eta eraldaketa estrategia aldatuko dugu” dio taldeak.
Aurrerapen kantu honetako bideoklipa beraz, proba bat da, jolas bat Kerobiarentzako. Lan metodologia honekin batera zenbait galdera ere planteatu dituzte, “hau benetan artea al da? Baina funtsean, teknologia berriek eragiten dien kuriositate hutsak bultzatuta sortutako izan da. Gogoeta egin dezagun sormenari buruz garai berri hauetan, ez gaitezen erori teknika prozesuaren miresmen hutsean. Horrek ez du baliorik” aitortu du Kerobiak.
Ikusi hemen bideoklipa: