Erredakzioa / 2013-11-28 / 81 hitz
Seigarren poema liburua argitaratu du Gabriel Kortak, Diot. Aurrekoaren kasuan bezala —Elurra galtza motzetan, (2012)—, bera arduratu da oraingo honetan ere liburuaren argitalpenaz. Liburuaren hitzaurrean poesiarekin izan duen harremanaz mintzo da Korta, poesiari «haur batek bere amaren eskuari heltzen dion bezala» heldu zion garaia gogoratuz. «Gaztea nintzen, eta nire burua poeta bezala autodeterminatu nuen», dio, besteak beste. «17 urte nituenean poesia izan zen, nire nortasunaren eta nire askatasunaren espazio propioa». 1980an argitaratu zuen Gabriel Kortak Isiletik, bere aurreneko poema liburua.