HAUR ETA LEHEN HEZKUNTZA
GELA hizkuntzaren ahozko eta idatzizko jabekuntzaren gune nagusia da, hizkuntza gaitasun guztiak garatzeko eta osatzeko ezinbestekoa. Gela da irakaslearen eragiteko eremu nagusia. Irakasleak bere ikasleen ezaugarri soziolinguistikoak ezagutu behar ditu haien ikaste prozesu arrakastatsua lortzeko. Egoera gutxiagotuetan ezinbestekoa da ikasleen motibazioa/ atxikimendua eta ahozkoa lantzea, baita eskolaz kanpoko erabilerarako haurrak beharko dituen hizkera ez-formalerako baliabideak gelako jardunean uztartzea ere. Eragilea: IRAKASLEA
Jolastokia eta jantokia eskolak eskaintzen dituen aukera paregabeak dira hizkera ez-formalak praktikatzen jarraitzeko. Helburu horrekin egiten diren lanketa eta proposamen guztiak urregorrizkoak dira haurren ikaste-prozesua indartzeko.
Jolastokiaren kasuan eragileak ikastetxeko zuzendaritza eta irakasleak izanen dira. erabakiak eta baliabideak ezinbestekoak dira.
Lanaldia jarraitua duten ikastetxeek ordutegi barruko arratsaldeko jarduerak.
Jantokiaren kasuan bertako begiraleak izanen dira.
Eragilea: ZUZENDARITZA/ IRAKASLEAK
JOLASTOKIA/ JANTOKIAJoan-etorriak eta autobusak. Proposamen egituratuak egiteko jolastokia eta jantokia baino zailagoak izan arren, girotzeko eta ikasleen arteko harremanak euskaraz sendotzeko ekarpena egin dezakete, euskararen erabileraren ikuspuntutik antolatzen badira (musika, kantak, zaintzaileen hizkuntza).
Eragilea: ZAINDARIAK/ GIDARIAK
JOAN-ETORRIAKFamilia. Eskolaz gain, bi dira eragile nagusiak haurren hizkuntzaren jabekuntzan: familia eta aisialdia. Familiaren kasuan, guzti guztiek asko egin dezakete hizkuntzaren jabekuntzan laguntzeko. Euskara etxeko hizkuntza denean familiek kulturaren transmisioa zaindu behar dute eta etxetik kanpoko erabilera esparruak zaindu behar dituzte. Etxeko hizkuntza euskara ez denean ere, gurasoen eta familia osoaren jarrera aktiboa ezinbesteko osagaia da: interesa adierazi, erabilera esparru informalak ziurtatu, euskarazko kulturaren adierazpideak haurrei hurbildu. Eskolak familiak informatu eta motiba ditzake haurren ikaste prozesuarekiko jarrera aktiboak izan ditzaten.
Eragilea: GURASOAK/ FAMILIA
ETXEAKultur-jarduerak. Eskolan bertan kulturak izan behar duen lekua azaldu dugu 3. atalean. Horretaz gain, eskaintza kulturalaz baliatzea (antzerkia, kontzertuak, liburutegia) euskarari emandako tartea baina askoz gehiago da, haurraren barne esperientzian beste mundu batzuen ezagutza euskarazko sormenarekin lotzen baitu.
Eragilea: FAMILIA/ ESKOLA
KULTUR JARDUERAKParkea. Txiki-txikitatik parkea eta kale giroa lagunartekoa osatzen joateko espazioa da. Egoera soziolinguistikoak bideragarria egiten duenean, arautu gabeko aisialdiaren eremu diren esparruetan ere euskarak lekua izateak geroko sozializazia euskaraz izatea lagunduko du.
Eragilea: GURASOAK/ LAGUNAK
PARKEAAisialdi antolatua. Eskolaz kanpoko jarduera antolatu guztietan aukera dago eskolan barneratutako hizkuntza gaitasunak garatzeko eta praktikarako hiztun-sareak sortzeko. Esparru honetan bereziki garrantzitsua da haurrei harreman ez formaletan berezkoak diren hizkerak eta esateko moduak eskaintzea. Euskara etxeko hizkuntza ez denean familiek bereziki zaindu beharko lukete haien seme-alabek kirola edo bestalako aisialdi-jarduerak euskaraz egitea.
Eragilea: UDALA/ BESTELAKO ERAKUNDEAK
AISIALDI ANTOLATUAInformazio eta komunikazio teknologiak (IKT). IKT-ek beste dimentsio bat ematen diete haurraren eskosistema deitu dugun horretan dauden hainbat esparruri: kultur eta aisialdi ohiturak, adinkideen arteko harremanak eta sormen-adierazpena, esaterako. Familiek arlo horretan egin dezaketena egiteko garrantziaz jabetzea izan daiteke esparru honetako gakoa.