• Skip to main content
  • Skip to secondary menu
  • Orri-oinera joan
  • Hasiera
  • Zer da?
  • Ikuspegia
  • Irakasleen prestakuntza
  • Bloga
MSB

MSB

Motibazioa Sustatzeko Baliabideak

  • Irakurgaiak
  • Ibilbideak
    • DBH1
    • DBH2
    • DBH3
    • DBH4
    • BATX 1
    • BATX 2
  • Girotzekoak
    • Gelarako jarduerak
  • Gelako praktikak
  • Galdetegiak
DBH 1
DBH 3
BATX 1

Ibilbideak

DBH 2
DBH 4
BATX 2
Zergatik ibilbideak?

Ikasleen atxikimendua eta motibazioa lantzeko modua eta bidea ibilbide gisa irudikatu dugu, alegia, ikasleek irakasleen laguntzarekin egin dezaketen bidea. Ibilbideak bukatu ondoren hizkuntzarekin dituzten bizipen, sentimendu eta loturak hobeki ulertuko dituztelakoan. Izan ditzaketen barne gatazkei buruzko informazio zehatzagoa jasoko dute eta horiei aurre egiteko baliabideak eskuratzeko asmoarekin. Ibilbideak, jakina, metagarriak izatea da asmoa, horrela ikasleek DBH edota Batxilergoa bukatu ondoren esperientzia sorta zabala izan dezaten.

Nola erabili?

DBHko eta Batxilergoko maila bakoitzerako jarduera-sortak bildu dira eta sorta bakoitzean lau ardatzetan kokatutako jarduerak jaso dira: hiztuna, ingurune hurbila (hiztun taldea), kulturaren transmisioa eta hizkuntzen ekologia.

Jarduera guztiek honako egitura hau daukate: lehenik, azalpena (irakasleari zuzendutako oharra); bigarrenik, jarraibideak (ikasleei gelan eginen zaien proposamena, irakasleak taldearen beharren arabera moldatuko duena) eta, azkenik, hiru multzotan bildutako oharrak (prestaketari buruzkoak, jarduera moldatzeko aukerak eta material osagarriak).

Jarduera gehienak saio bakar batean burutu ahal izateko diseinatu diren arren, irakasleek aipatutako oharretan aurkituko dituzte jarduerak luzatzeko ideiak, baita ikasleen gustuen arabera moldatzeko ere.

Nola egokitu zure taldera

Jarduera hauek pentsatuak daude ikasleen hiztun tipologia orokor baterako, baina gerta daiteke egokitu behar izatea testuinguru soziolinguistikoaren arabera, edo ikasleen hizkuntz mailaren arabera edo jatorriaren arabera, alegia, irakasleak jarduera gelaratu aurretik pentsatu beharko luke horretan eta saiatu egokitzen beharrezkoa bada.

Zergatik hiztuna, ingurune hurbila, kultur transmisioa eta hizkuntz ekologia?

Ikasleekin 4 zutabeetako jarduerak burutzea da proposamena, izan ere, norbanakoa eta hizkuntzaren arteko harreman horretan lau ardatzak kontuan izateak ikasleek eginen dituzten ibilbidei ikuspegi osoagoa ematen dio eta ikusmira desberdinetatik begiratuta. Norbanakoa, taldea, kultura eta hizkuntzaren arteko harremana nola katramilatzen den eta nola sustatu daitekeen ikusi daitekeelako. Norbanakoak erabiltzen du edo jasotzen du hizkuntza, baina ingurune hurbilak edo hiztun taldeak eragiten du horretan eta elkareragin horretan hiztunaren ikuspegi desberdinei egiten die erreferentzia zutabe bakoitzak.


Footer


KONTAKTUA 
eibz.prestakuntza@educacion.navarra.es
848 431018
Lege-abisua



EIBZren 'Motibazioa Sustatzeko Baliabideak' bloga (Egileak: Yolanda Olasagarre Mendinueta eta Rosa Ramos Alfaro) Creative CommonsAitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago. Lanaren jatorrizkoa hemen dago: http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/msb/