• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
eibzlogo

EIBZ

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa

  • Hasiera
  • Prestakuntza
    • Prestakuntza jarduerak
      • Ikastaroak
      • Ikastetxeko prestakuntza
    • Izen-ematea
    • Moodle
    • Autoikaskuntzarako materiala
  • Baliabideak
    • EIBZ Guneak
    • Idazki ereduak
    • A eredua
    • Motibazioa
    • Ahozko hizkuntza
    • Idazmena
    • Irakurmena eta literatura
    • Ikus-entzunezko baliabideak
    • Proposamen didaktikoak
    • Hezkuntza Baliabide Irekiak (HBIak)
    • Irudi biltegia
    • Eskolatze berantiarra D ereduan
    • Zalantzak argitzen
    • Bestelakoak
  • Mailegu zerbitzua
  • Kontsultak
    • Orain arteko kontsultak
    • Egin kontsulta
  • EIBZ guneak
    • Euskara I(ra)kasteko Abestiak
    • A eredurako baliabideak
    • Ahozko Hizkuntza Irakastea
    • Esamoldeak eta esaerak
    • Eskolako Literatur Kanona
    • e-baliabideak
    • Euskal literatura eta musika
    • Hizkuntza akatsak
    • IKT baliabideak euskaraz
    • Ikus-entzunezkoak
    • Klaserako testuak
    • Kontsultak
    • Liburutegia
    • Motibazioa Sustatzeko Baliabideak
    • EGA
  • EGA
  • Berriak
    • EIBZ eta Euskara Atala
    • Hor barna
  • Zentroa
    • Nor garen
    • Egutegia
  • Show Search
Hide Search

Berriak

2017-18 ikasturteko ikastaroen eta moduluen aurreikuspena

EIBZ · Eka 29, 2017 ·

Heldu den ikasturteko ikastaro eta moduluen aurreikuspena. Izen-emateak irailean zabalduko dira.

Ikastaroak

  • Idazmena lantzen
  • Kantak ikasgelan I
  • Euskara sustatzeko bideak
  • Ahozko hizkuntza irakastea eta ebaluatzea
  • Eskolako literatur kanona
  • Adimen gaitasun handiko ikasleei arreta eskolan
  • Kantak ikasgelan II
  • Euskara hobetzeko on line ikastaroa
  • Ohiko akatsak zuzentzen I
  • Ohiko akatsak zuzentzen II
  • Kontsultak on line I
  • Kontsultak on line II
  • Google baliabideak I: Gmail, Calendar, Chrome
  • Google baliabideak II: Drive, Sites, Classroom
  • Google baliabideak III: Blogger

Moduluak

  • Euskara sustatzeko bideak
  • Ahozko hizkuntza irakastea eta ebaluatzea
  • Euskara hobetzeko aholku laburrak
  • Adimen gaitasun handiko ikasleak
  • Google baliabideak

Ahozko hizkuntza irakastea eta ebaluatzea

EIBZ · Eka 29, 2017 ·

Duela urte batzuk hasi ginen “Ahozko hizkuntza irakastea” izeneko prestakuntza eta egitasmoarekin. Hortik sortu genuen Ahozko hizkuntza irakastea webgunea. Urtero-urtero ikastetxeen eskaeraren arabera formazio hori eman izan dugu, aurten bi ikastetxe berri animatu dira,  Zizurko BHIko irakasle talde bat eta Otxoa de Olza DBHIko beste irakasle talde bat.  Prestakuntza horren ondorioz, hainbat sekuentzia gelaratu dituzte haien ikasleekin. Jarraian dituzue ikastetxe bakoitzean gelaratutako sekuentzia didaktikoak mailaka eta helburu komunikatiboa.

Zizurko BHI

  • DBH 1: Zubiaren alderdi teknologikoa eta historikoa azaldu ikaskideei
  • DBH 2: Ikasturteko ateraldia azaldu ikaskideei
  • DBH 4: Korrikara joateko ikaskideak konbentzitzea
  • BATX 1: DBH 1. mailako ikasleei euskara sustatzeko egiten diren jarduerak kontatzea
  • BATX 2: Kirol jarduera bat ikaskideei azaltzea

Otxoa de Olza DBHI

  • DBH 1: Matematikako azalpena ulertzen ez duten ikaskideei egitea
  • DBH 2: Matematikako buruketa asmatu eta ikaskideei azaldu
  • DBH 3: Txistea kontatu ikaskideei

Bestalde, duela 6 urte hasi zen Altsasuko BHI ahozko hizkuntza irakatsi eta ebaluatzen modu sistematikoan, gaur egun, ikastetxeko ikasle guzti guztiak lantzen dute ahozkoa eta arlo ezberdinetako irakasleak elkarrekin gauzatzen dute sekuentzia didaktikoa, oso esperientzia emankorra eta oso ongi baloratzen dutena irakasleek zein ikasleek.

Altsasuko BHI (6 urteko esperientzia egitasmoan)

  • DBH 1: Kahoot plataforma erabilita lehiaketa bat sortzea eta aurkeztea ikaskideei.
  • DBH 2: Taldeetan jarrita ikastetxeko gainerako gela guztietako ikasleei “Aluminio kanpainaren” azalpena ematea kontzientziatzeko
  • DBH 3: Ikasleek taldeka (4-5 ikasleko 4 talde izango dira gela bakoitzean). Elkarrizketa bat egingo diote langile bati, bere lanaren inguruko informazioa jasotzeko.
  • DBH 4: 1.DBH-ko ikasleei mendi ibilaldi baten informazio saioa egitea arduradun gisa.
  • BATX 1: Mikro-hitzaldia sortu ikaskideei emateko kirolaren gaia ardatz hartuta eta ikuspuntu desberdinak kontuan hartuta.
  • PMAR 2-3: ikaskideei aurtengo ikasturte bukaerako Jarduera fisiko edo kirol batean oinarritutako jarduera osagarriaren proposamena egin.

Azkenik, beste irakasle batzuek prestakuntza jaso duten bitartean haien ikasleekin sekuentziak gelaratu dituzte:

A eredua
  • LH 2 eta 3, Juan Bautista Irurtzun IP (Azkoien): Gustoko duten pertsona edo pertsonai baten deskribapena egitea eta besteek nori buruz ari diren asmatzea.
  • LH 5, Virgen del Soto IP (Kaparroso): Eskolako D ereduko 3 urteko lagunei sortu dugun esperimentua (sumendia) ahoz azaltzea.
  • HH 4, San Bartolome IP (Martzilla): “Hiru txerrikumeak” ipuina hiru urtekoei antzeztea.
D eredua
  • LH 5, Larraintzarko IP: Gelakideei animalia baten aurkezpena aurkeztea.
  • LH 3, Cristobal Gamon IP (Errenteria): Errenteriako mendiak, ibaia, pertsona ospetsuak, historia… landu ondoren, ikasitakoaren inguruko azalpena egin ikaskideei. 
  • LH 2, Cristobal Gamon IP (Errenteria): 2. mailako gelan adostutako errezetak, eskolako beste gela batzuetan azalduko dituzte.
  • DBH 4, Iturrama BHI: Gai baten inguruan iritzia ematea talde txikitan elkarrizketaren bitartez.
  • DBH 3, Eunate BHI: Banaka istorio bat bat kontatzea gezurra tartekatuz gelakideek gezurra asmatzeko.

Datorren ikasturtean ere prestakuntza lerro honekin jarraituko dugu eta webgunean DBH eta Batxilergoko ebaluazioaren atala osatuta ikusgai paratuko dugu.

EGA azterketaren 2. deialdiko matrikulaldia zabalik

EIBZ · Eka 20, 2017 ·

2017ko bigarren deialdiko matrikula epea ireki da.

matrikuladia zabalik 2017_2

EIBZko liburutegirako material berria

EIBZ · Eka 13, 2017 ·

liburutegirako-materiala-2017

Liburutegirako material berria

EIBZ Liburutegian jaso ditugun  azken materialak, 2017ko ekaina.

Ekaineko buletina

EIBZ · Eka 3, 2017 ·

98 buletina

Ekaineko buletina argitaratua

EGAko Ahozko Probaren behin-behineko emaitzak eta erreklamazio epeak, EIBZko liburutegirako erositako liburuen zerrenda, Zubiarte euskaltegiko 2017-18ko matrikulaldia, EIBZren zerbitzuak, Erdi eta goi mailako Lanbide Heziketaren eskaintza euskaraz, jardunaldiak, udalekuak…

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 46
  • Page 47
  • Page 48
  • Page 49
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

Kategoriak

Azken bidalketak

  • EGA (2025eko deialdia): Proba Idatziaren behin-behineko emaitzak eta Ahozko Probaren data
  • EIBZren bi webgune interesgarri: Gelako liburutegi digitala eta Hor barna…
  • Irudi biltegia irudi berriekin osatu dugu

baliabideak-alboko prestakuntza-albokomaileguak-eta-kontsultak-alboko

  • Lege-abisua

Copyright © 2025 · Monochrome Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in