Izena emateko epea luzatu da urriaren 8ra arte.
Irakasleen gaitasunak
Ikastaroetan izena emateko epea luzatu da
EIBZ · ·
Ondoko ikastaroetan izena emateko epea luzatu da irailaren 29ra arte.
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 29ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 29ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 29ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 29ra arte)
Izena emateko epea zabalik ondoko bi hauetan:
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik urriaren 2ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik urriaren 6ra arte)
1. lauhileko onartuen zerrendak I (Behin-behinekoak)
EIBZ · ·
Ikastaroen onartuen behin-behineko zerrendak. Izena emateko epea luzatu denez, datorren astean argitaratuko ditugu behin betikoak.
OHARRA
Onartuak izan diren irakasleek jarduera egin behar ez badute, hasi baino lehen jakinarazi beharko diote jardueraren arduradunari. Horrela ez bada, ezin izanen dira urte betez izen-emate plataforman sartu eta, ondorioz, ezin izanen dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan parte hartu. Era berean, sinadura-orrian beste pertsona baten izenean sinatzen duten irakasleei zigor bera ezarriko zaie; baita jarduerara agertu ez eta bere izenean beste norbaitek sinatzea onartu dutenei ere.Aipatutako zigorrek ez dute urtero derrigorrez egin beharreko prestakuntzako 35 orduetatik salbuesten.
EIBZk antolatutako prestakuntza jarduerak badira, baja emateko helbide honetara idatzi: euirbaze@educacion.navarra.es.
Euskara Atalak antolatutako prestakuntza jarduerak badira, baja emateko helbide honetara idatzi: euskaraatala@navarra.es.
Ahozkoaren ebaluazioa DBH eta Batxilergoan
EIBZ · ·
Duela urte batzuk hasi ginen Ahozko hizkuntza eskolan irakasteko bidea egiten eta hori landu nahi duten irakasleei baliabide, bide eta praktika egokiak irakasten eta horiek aztertzen. Hori guztia webgune batean publiko partekatzea beharrezkoa ez eze komenigarria zela ikusi genuen hasi ginenean, eta halaxe egin dugu. Irakaskuntza berritzeko eta garai berrietara egokitzeko ezinbestekoak direlako, gure ustez, horrelako materialak irakasleon eskura jartzea.
Webgunerako irakasleen ahozkoa lantzeko moduak aztertu genituen, ahozkoaren oinarri teorikoak jaso genituen, gure ikasleen egoera soziolinguistikoa kontuan hartu genuen, prestakuntza bideak aztertu genituen eta ahozkoaren lanketa eta horren ebaluazioa Euskara arloaren curriculumarekin lotu genuen. Irakasleen prestakuntzaren altzoan sortu diren ahozko praktika egokiak inplementatu eta partekatu ditugu.
Bide horretan aurrera eginez, ebaluazioaren atala, besteak beste, osatzen joan gara eta une honetan, prest dugunez, DBH eta Batxilergoko 1. mailako ebaluazioa partekatu dugu. Ebaluazioaren atal batzuk berdinak dira etapa osorako, esate baterako: zer dioen curriculumak, zer dioen Porfolioak, zeintzuk diren ahozkoaren adierazleak, zer den kontrol zerrenda, eta zer testu mota landu behar den maila bakoitzean curriculumaren arabera. Bestalde, maila bakoitzari dagokion dokumentu berezitua duzue, maila horretako helburu orokorrak, curriculumeko estandarrak zein ebaluazio adierazleak kontuan hartzen dituena. Curriculuma aztertu eta ahozko hizkuntzari dagokionez irakasleak landu beharrekoa eta horretarako egin dezakeena biltzen ditu.
Esperientzia honetan ezinbesteko bidelagunak dira prestakuntzan aritu diren irakasle zein ikasleak. Aipatzekoa da bide honetan Altsasuko Institutua egiten ari den ibilbidea, urtero lantzen dutelako haien ikasleekin ahozkoa modu sistematiko eta planifikatuan.
Izan ere, ahozkoaren lanketa edo irakaskuntza programazioetan jaso eta urtero landu behar da eta horretarako ezinbestekoa da sistematizatzea eta planifikatzea. Jakina, lanaren zati hau ikastetxe eta irakasleen esku dago, irakasleak planifikatzen duelako gelan landuko duena eta etapan zehar berriro hartu eta sakondu beharko direlako gai batzuk. Gu irakasleak nola egin dezakeen erakusten eta adibideak eskaintzen saiatu gara. Ahozkoaren lanketa honetan curriculumarekin bat egiten dugula ere erakutsi dugu.
2017-18ko 1. lauhileko ikastaroetan izena emateko epea zabalik
EIBZ · ·
Ikastaroetan izena emateko epea irailaren 7an hasiko da.
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik 22ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik 25era arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik 25era arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik 25era arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik 25era arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik urriaren 2ra arte)
- Fitxa
- Izen-ematea (irailaren 7tik urriaren 6ra arte)
OHARRA
Onartuak izan diren irakasleek jarduera egin behar ez badute, hasi baino lehen jakinarazi beharko diote jardueraren arduradunari. Horrela ez bada, ezin izanen dira urte betez izen-emate plataforman sartu eta, ondorioz, ezin izanen dute Nafarroako Hezkuntza Departamentuak antolatzen dituen prestakuntza-jardueretan parte hartu. Era berean, sinadura-orrian beste pertsona baten izenean sinatzen duten irakasleei zigor bera ezarriko zaie; baita jarduerara agertu ez eta bere izenean beste norbaitek sinatzea onartu dutenei ere. Aipatutako zigorrek ez dute urtero derrigorrez egin beharreko prestakuntzako 35 orduetatik salbuesten.
EIBZk antolatutako prestakuntza jarduerak badira, baja emateko helbide honetara idatzi: euirbaze@educacion.navarra.es
Euskara Atalak antolatutako prestakuntza jarduerak badira, baja emateko helbide honetara idatzi: euskaraatala@navarra.es.
- « Go to Previous Page
- Go to page 1
- Interim pages omitted …
- Go to page 12
- Go to page 13
- Go to page 14
- Go to page 15
- Go to Next Page »