“Maleta ibiltariak” zerbitzu berria EIBZn

Hemendik aurrera, eta proba gisa, Iruñerritik kanpo dauden ikastetxei (hauek izango baitute lehentasuna) aukera emango zaie 1-2 maleta ibiltari ikastetxean bertan jasotzeko EIBZra, Uhartera, etorri behar izan gabe. Zerbitzua doakoa da eta Correos Express garraio-enpresaren bitartez egingo da; haiek arduratuko dira maletak ikastetxera eramaten eta, mailegu-epea pasatakoan, maletak ikastetxean jasotzen eta EIBZra ekartzen.

Mailegu epea betikoa izango da: hilabete.

Martxoan bertan hasiko gara; beraz, anima zaitezte maletak eskatzera, oraindik badago aukera eta! Erreserbatzeko,  bete ezazue inprimaki hau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.