Patricia Oregi Nogales irakasleak Lehen Hezkuntzako A ereduko ikasleentzat prestatutako Jakituriaren Partxisa partekatu du gurekin. Mahai-jokoa erraza, atsegina eta entretenigarria da; hiztegia, zenbakiak eta egunerokotasuneko galde-erantzunak errepasatzeko egokia.
Hemen dituzue mahai-jokoa eta harekin jolasteko jarraibideak:
2020ko otsailaren 6an EIBZn irakurketa dialogikoen inguruko informazioa saio bat egin zen A ereduko irakasleekin. Hiru helburu zituen prestakuntza honek:
Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutzea
A ereduan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna aztertzea
A ereduko irakasleei komunikazio eta hartu emanen toki bat eskaintzea
Saioan irakurketa dialogikoak aplikatzearen egokitasuna zalantzan jarri zen eta A ereduko ikasleekin aplikatzeko dauden zailtasunak azaleratu ziren. Dena den, saioa oso interesgarria izan zen, A ereduko irakasleek beraien praktikaz eta bizipenez hitz egiteko aukera izan zutelako eta ideiak elkartrukatzeko balio izan zuelako.
Irakurketa dialogikoak zer diren ezagutu eta oso era xume eta egituratu batean A ereduko ikasleekin aplikatzera animatzen bazara, hemen duzu saioan erabilitako aurkezpena:
Beriaingo ikastetxeko A ereduko irakasleek “Ahozko hizkuntza irakastea” ikastaroan parte hartu dute eta ahozko sekuentzia didaktiko bat prestatu dute, ikasleak ahozkoan gaitzeko.
LHko 4. mailako ikasleekin egin dute eta 14 saio behar izan dituzte sekuentzia didaktikoa garatzeko. Landutako egoera eta helburu komunikatiboak hauek izan dira:
EGOERA: Beintza Labaiengo egonaldietara joaten direnean erosketak euskaraz egiteko gai izatea.
HELBURU KOMUNIKATIBOA: Saltzaileari zer nahi duten esatea.
Hemen dituzue eskuragai garatutako sekuentzia didaktikoa eta balorazioa:
EIBZko liburutegian maileguan har daitezkeen liburuen artean A ereduko 4., 5. eta 6. mailetarako hiru liburu hauek daude:
Maletetan, liburuez gain, CD bat ere badago, liburuen lanketa egiteko honako materialarekin: programazioak, sekuentzia didaktikoak, fitxak, ebaluazioa eta jokoak. CDa maletetan izango duzun arren, hemen ere deskargatzeko aukera duzu: CDa deskargatu
A ereduko irakasleek sortutako eta sailkatutako materiala duzue hemen. Bi ikasturte desberdinetan egindako lana bildu dugu bidalketa honetan.
1. 2007-2008 ikasturtean Aitziber Iraioz Remiro, Esther Olite Munarriz eta Gemma Larrañaga irakasleek aho korapilo eta zotz egiteko formula hauek prestatu zituzten:
2. 2009-2010 ikasturtean Euskara ikastetik euskaraz ikastera. A ereduko Haur Hezkuntzako gida didaktikoa eta proiektuak ikastaroan, Beldarrain Navas Gurutze, De Carlos Lazcano Yolanda, Carton Telleria Nerea, Esain Lazkano Maritxu, Flores Zabalza Nerea, Irurtia Irurzun Otxando, Saralegi Alkotz Idoia, Obineta Olaetxea Idoia, Uzal Eskudero Silvia eta Zabaleta San Sebastian Eneritz irakasleek aho korapilo eta errima hauek bildu zituzten:
2007-2008 ikasturtean, Lizarran, Arrate Irazola Lasuen, Edurne Garzaron Lizaso, Olatz Agirre Sorozabal, Garbiñe Makazaga Ochandorena eta Juan Manuel Perez Lanz irakasleek honako jolas bilduma hau prestatu zuten:
2007-2008 ikasturtean sortutako eta antolatutako material gehiago ikusteko, ondorengo irudian klik egin ezazu:
A ereduan, gehienetan, material egokia aurkitzea izaten da arazo nagusietako bat. Testu liburuetako eduki eta jarduerak ez ditugu gure ikasleentzako aproposak ikusten. Horregatik, askotan, hoberena ikasleekin materiala sortzea izaten da. Eta zergatik ez erabili IKTak horretarako ? Testu-liburuan landutako edukiak indartzeko proiektutxoak egiteko erabil daitezke eta, gainera, oso motibagarriak izaten dira.
Hona hemen klasean egin daitezkeen lantxoen adibide batzuk: