Wordle: hitz ezkutua asmatzeko jolasa

Jolasaren helburua bost hizkitako hitz bat asmatzea da. Sei aukera dituzu hitza asmatzeko, eta nahi duzun hitza jarriz hasiko zara. Enter sakatu eta berde dauden hizkiak beren tokian ondo daudela esan nahi du, gris kolorekoak ez daudela hitzean, eta horixkak, hitzan daudela baina beste leku batean. Kontuan hartu, letrak errepika daitezkeela.

Klik egin jolasten hasteko

Orduak

Hona hemen orduak ikasteko zenbait baliabide interesgarri:

Azalpenak ematen dituzten bideoak:

Online, orduekin trebatzeko ariketak:

Olentzerorentzako eskutitza

Eguberriak heltzear daude eta haiekin batera gure Olentzero. EIBZn eskuragarri dagoen Irudi biltegiko Olentzeroren irudiaz baliatuz, Olentzerori gutuna idazteko txantiloi bat prestatu dugu. PDF formatuan deskarga dezakezue.

Txantiloia aldatu eta besteekin partekatu nahi baduzue, Blog honen Hasiera orrian dagoen helbide elektronikora idatzi, eta hementxe jarriko dugu zuen bertsioa. Hainbat eredu ere, ondorengo webguneetan aurki ditzakezue:

Iradokizunak eskertzen dizkizuegu.

Zorionak eta Eguberri on!!

Entzundakoaren ulermena 4. mailan

2020-2021 ikasturtean A ereduko 4. mailako ikasleentzat prestatutako eta hainbat ikastetxetan pilotaje moduan pasatutako entzungaiak dituzue honakoak. Pilotajea egin zuten irakasleen iritziak eta ikasleek egindakoa aintzat hartuz, materiala A ereduko geletan erabiltzeko egokia dela uste dugu.

7 entzungai dituzue eta bakoitzerako lau fitxategi: audioa, transkripzioa, ikasleentzako orria eta erantzunak.


Aurkezpena

entzungaiak
arkatza
galdera
erantzunak

Biharko eguna

entzungaiak
arkatza
galdera
erantzunak

Gaurko menua

entzungaiak
arkatza
galdera
erantzunak

Erosketak

entzungaiak
arkatza
entzungaiak
galdera
entzungaiak
erantzunak
entzungaiak

Programazioak eta jarduerak planifikatzeko dokumentuak

EIBZn 2020-2021 ikasturtean, LOMCE legean oinarritutako Lehen Hezkuntzako A ereduko curriculuma aztertu ondoren, zenbait dokumentu sortu genituen. Gure helburua A ereduko irakasleei Lehen Hezkuntzako mailetan ikasleek lor dezaketen maila zein den modu argian aurkezteaz gain, programazioak eta gelako jarduerak planifikatzeko baliagarriak izan zitezkeen tresnak sortzea zen.

Orain LOMLOE hezkuntza-curriculum berria dugun arren, sortu genituen dokumentuak baliagarriak izaten jarraitzen dutela uste dugunez, hemen dituzue eskuragai:

Lexikoa
Morfosintaxia
LOMCE curriculumaren laburpena

Lorentxo

Lorentxo Debagoieneko Mankomunitateak euskaraz ez dakiten umeentzat sortutako materiala da; bost eta zortzi urte bitartekoentzat hain zuzen ere. A ereduko lehenengo zikloko ikasleentzat oso material egokia da.

Helburuak ugariak izanik ere, hauek dira garrantzitsuenak:

  • Euskara ahalik eta modurik ludikoenean ikastea.
  • Euskararen aldeko jarrera bultzatzea.
  • Hizkuntzaren alderdi soziokulturala lantzea
  • Euskal Herria ezagutzea.
  • Euskal kulturara hurbiltzea.
  • Talde lana bultzatzea.
  • Oinarrizko arauak errespetatzen ikastea.

Horra Lorentxok lantzen dituen gaiak eta erabilera gida:

Gai orokorrak

Sasoian sasoikoak

  • Urtaroak
  • Gabonak
  • Inauteriak
  • Bukaerako gutuna

Erabilera gida

Arazoak izan dituzte Interneten jarritako materialekin. Dena den,  ahalik eta azkarren konpontzen saiatuko direla esan digute.

ADIrekin euskara ikasi

“Adi!” Haurrentzako euskarazko prestakuntza-kanala da. Bertan A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeen hainbat bideo daude.

Hona hemen Haur Hezkuntzarako egokiak izan daitezkeenak:

Hona hemen Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeenak: