ADIrekin euskara ikasi

“Adi!” Haurrentzako euskarazko prestakuntza-kanala da. Bertan, A ereduko ikasleentzat egokiak izan daitezkeen hainbat bideo daude.

Hona hemen Haur Hezkuntzarako egokiak izan daitezkeenak:

Hona hemen Lehen Hezkuntzan erabili daitezkeenak:

Aditzak ongi erabiltzeko tresnak

Aditzak.com  
Garikoitz Knörrek sortutako webgunea eta mugikorrerako aplikazioa. Aditzak egiaztatzeko eta ziur egoteko oso praktikoa.

webgunea
aplikazioa

Adizkitegi automatikoa
Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara Institutuak adizkiak bilatzeko eta jokatzeko, sortutako webgunea.

webgunea

Adizkinator
Ander Herranzek sortutako mugikorrerako aplikazioa. Aditz-taulen gehiagarria, zalantzak argitzeko oso tresna ona.

aplikazioa

Kamishibaiak

2020-2021 ikasturtean “Kamishibai tailerra A ereduan” ikastaroan parte hartzaileek egin zituzten 8 kamishibai dituzue hemen. Zoragarriak dira eta partekatzeko baimena eman ziguten. Hemendik deskargatzeaz gain, EIBZko liburutegian ere inprimatuta dituzue, eta maileguan har ditzakezue.


Lehen Hezkuntzako 1., 2., eta 3. mailak
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. maila
Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailak

Haur Hezkuntza
Haur Hezkuntza eta 6 urtetik gora
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa
Lehen Hezkuntza
Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloa

Jantzien erruletak

Jira bira sakatu botoia eta erruletak bira egingo du. Sakatu berriro eta gelditzen den jantziaren izena esan beharko duzu“.

Hona hemen Claret Larraona ikastetxeko irakasleek sortutako baliabidea: jantzien gaia errepasatzeko Power Pointen egindako bi erruleta.

Jantzien erruletak

Bi erruleta horiek PDIan erabiltzeko oso egokiak dira. Dena den, Drive dokumentuan ez du funtzionatzen; horregatik, efektua ikusteko fitxategia deskargatu behar da.

Erruletak Power Pointen nola egin daitezkeen jakin-mina baduzue, Interneten zenbait bideo tutorial daude. Guztiak gaztelaniaz. Beraz, norbaitek euskaraz dagoen bideoren bat topatzen badu, idatzi, mesedez, eta hemen jarriko dugu.

Errutinak

Errutinak, hau da, egunero errepikatzen ditugun jarduera komunikatibo egituratuak, gelan hizkuntzaren ulermena eta adierazpena garatzeko aukera paregabeak dira.

Behin eta berriro errepikatzen ditugun jarduera hauek, ikasleei gero eta konplexutasun handiagoarekin aurkezten badizkiegu, ikasleei euren hizkuntzaren garapenean lagunduko diegu.

Hona hemen, errutinak lantzeko lelo, errima eta kanta bilduma polit bat. Dokumentua ez dago itxia. Jasotzen ditugun ekarpenekin osatzen joango gara. Hortaz, errutinak lantzeko, dokumentuan azaltzen ez den baliabide interesgarri bat ezagutzen baduzu, idatzi, mesedez.

Ahozkotasuna lantzeko animazio bideoak

Stop motion animazio bideoak sortzeko teknika bat da: objektuak poliki mugitzen dira eta mugimendu txiki bakoitzaren ondoren argazki bat ateratzen da. Gero, argazkiekin, bideo editore bat erabiliz, objektuak mugitzen direla ematen duen bideo bat sortzen da. Hona hemen Stop motion teknikari buruzko bideo-tutorial txiki bat: https://www.youtube.com/watch?v=2upeGxChvAI

Bestalde, hemen dituzue Angel Ayechu irakasleak, Stop motion erabiliz, A ereduko ikasleekin eta ikasleentzat sortutako hainbat bideo:

Irudi-txartelekin egiteko jarduerak

EIBZko Webgunean Irudi bilduma argitaratu dugu. A ereduko ikasgeletan erabiltzeko irudiak hiru tamainatan dituzue eskuragai.

15 gairi buruzko irudiak dituzue: Denbora eta eguraldia, Emozioak eta aldarteak, Eskola ekintzak, Eguneroko ekintzak, Kirol ekintzak, Jakiak eta edariak, Jantziak, Animaliak, Toki izenak, Garraiobideak, Lanbideak, Musika tresnak, Gure jaiak, Inauteriak eta Beste batzuk (gogoko dut/ez dut gogoko, hortzak, minak eta gaitzak).

Irudiekin, hiztegia lantzeaz gain, hainbat egitura landu daitezke. Honako dokumentuan egin daitezkeen jarduera batzuk bildu ditugu:

Dokumentua

Gelan besteren bat egiten baduzu, gurekin partekatzea eskertuko genizuke. Horrela, irudi txartelekin egin daitezkeen jardueren bilduma aberasten eta osatuz joango gara.