Aharrausi printzesa

aharrausi-printzesaEgilea: Carmen Gil
Itzultzailea: Arkaitz Goikoetxea
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Txalaparta
Bilduma: +XO!-OQO
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-8136-561-0
R: 5.851

Denetatik duen printzesa baten istorioa kontatzen da liburuan. Printzesak denetatik du, baina aspertuta bizi da eta aharrausika pasatzen du eguna. Egoera aldatzeko denetatik egiten dute, baina printzesak bere horretan jarraitzen du. Zerbitzari baten semea ezagutzen duenean gauzak zeharo aldatuko dira.

Alderdi estetikoan oso ongi zaindua dago liburua. Testuak poesia ukitua du. Ilustrazioek garrantzi handia dute, marrazkiak ikusgarriak dira. Irakurtzen hasi berri direnentzat liburu egokia da.

Adiskidetasunaz, laguntasunaz, maitasunaz eta ezberdintasunaz mintzo da istorioa. Mutikoak ongi hitz egiteko arazoak ditu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.