Jonas eta hozkailu beldurtia

jonas-hozkailu-beldurtiaEgilea: Juan Kruz Igerabide
Ilustratzailea: Mikel Valverde
Argitaletxea: Aizkorri
Bilduma: Mendi sorgindua
Urtea: 1998
ISBN: 978-84-8263-310-7
R: 1.795

Jonas profeta irentsi zuen balearen antzekoa da beldurra. Jonas txikia bakar-bakarrik geratu da etxean, ama dendara jaitsi den bitartean. Beldurrak irentsi du Jonas txikia, eta etxeko gauza guztiak ere beldurrez daudela iruditzen zaio.

Beldurra handitzen doa, izu-laborri bihurtzeraino, eta izu-laborri horrek Jonasen imajinazioan otsoaren irudia eraikiko du. Hozkailuak dardara egin du; beraz, hozkailua izuturik dago. Hozkailua ez da horrela-horrela izutzen; beraz, otsoa dago hozkailu barruan.

Liburu honek Euskadi Saria irabazi zuen 1999an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.