Gorilak giltzapean

Gorilak giltzapean_1Egilea: Dian Fossey
Itzultzailea: Koro Navarro
Argitaletxea: Erein
Bilduma: Percebal
Urtea: 2010
ISBN: 9788497466448
R: 6.299

Berehala irakurtzen den liburua da, zenbait unetan hunkigarria.

Liburua itzultzailearen hitzaurreaz hasten da. Bertan, itzultzeko unean izan dituen zailtasun batzuen berri ematen du lehendabizi, eta ondoren idazlearen bizitza eta lanari buruzko zertzeladak. Gorilen ezaugarri batzuei buruzko informazioa eta, zientziaren arabera, gizaki-gorilen arteko harremanari buruzko datu batzuekin bukatzen da itzultzailearen atal hau.

Ondoren, obra zabalago baten bi atal ageri dira. Atalotan animalia lapurrek indarrez bahitutako hiru gorila txikiren historia (Coco, Pucker eta Bonne Anné) kontatzen du. Gorila hauek Europako zoologikoetara bidaltzeko lapurtu zituzten, eta Dianek izugarrizko lanak egin behar izan zituen beren onera ekartzeko.

Edizioari dagokionez, baditu zenbait akats.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.