Marta ispiluaren aurrean

Marta ispiluarenEgilea: Teresa Calo
Itzultzailea: Mitxel Murua Irigoien
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Bizi taupadak
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-15337-25-6
R: 6.793

Liburu labur hau antzezlana da. Anorexia izan duen neska bat du protagonista, Marta. Bere burua linboan sentitzen du, eta ez daki bizirik ala hilik dagoen. Perfekzioa izan ohi zuen helburu, baina eskolan edo etxean baziren bere mende ez zeuden faktoreak perfekzio hori lortzeko. Halako batean, aurkituko du beste inoren mende ez dagoen zerbait, hain zuzen ere, bere burua. Janariarekin izandako arazoak eta gaixotasunaren prozesua kontatuko ditu, oso era adierazkorrean. Hizkera bizia, umoretsua eta adierazkorra darabil, eta gaia gogorra izan arren, bete-betean asmatu duelakoan nago. Nire ustez, benetan gomendagarria da; bai ohikoa ez den generoa delako (antzerkia), bai nerabeentzako gai egokia delako, eta bai testuaren luzerak irakurzaleak ez direnak ere anima ditzakeelako.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.