Amonak Alzhei…zer?

amonak-alzheiEgilea: Véronique van den Abeele
Itzultzailea: Aztiri
Ilustratzailea: Claude K. Dubois
Argitaletxea: Ttarttalo
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-9843-173-5
R: 5.475

Txikitatik joan izan da Katixa amonaren etxera. Arratsalde ederrak igarotzen zituzten elkarrekin. Baina, orain, amona gaixorik dago, eta Katixaren laguntza behar du.

Ipuinak sentimendu asko transmititzen ditu, orri gutxitan. Maitasuna da istorioan agertzen den sentimendu nagusia. Amona ondo dagoenean, bien arteko harremana goxo-goxoa da, baina baita gaixotzen denean ere. Hala, nahiz eta dena hain modu bortitzean aldatu, maitasuna nagusitzen da, eta horri esker lortzen du Katixak gertatutako guztia onartzea eta aurrera egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.