Maite-Maite ile-apaindegia

MAITE-MATE AZALA.inddEgilea: Marie-Aude Murail
Itzultzailea: Aiora Jaka
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Taupadak
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-15337-50-8
R: 6.871

Nire ustez, liburu hau ikasketak aukeratu behar dituzten gaztetxoei gomendatu beharko litzaieke. Askorentzat zalantzaz beteriko unea izaten da, eta liburu honek argi erakusten du gehienek aukeratzen duten bideaz gain badirela beste bide batzuk ere.

Erraz irakurtzen den liburua da. 21 atalez osatua dago eta eguneroko baten itxura du. Erritmo bizia du. Orleansen girotua dago, eta Louis du protagonista. Eskolan, praktikak egiteko agindu diote eta, hasiera batean, beste aukerarik ez duenez, amonak ezagutzen duen ile-apaintzailearekin egitea erabakiko du. Sarritan agertzen diren aurreiritziak azalduko dira bata bestearen ondoren. Praktiketan hasi eta ilusioa piztuko zaio, bizitzarako helburu bat aurkituko du, eta hori betetzen ahaleginduko da. Ez du bide erraza izango, hainbat oztopori aurre egin beharko diolako, baina, azkenean, bere helburua beteko du.

Ikasketen gaiaz gain, hainbat gai lantzen ditu, esaterako, harremanak: gurasoen eta seme-alaben artekoak, senar-emazteen artekoak, neba-arreben artekoak, lagunen artekoak, bikoteen artekoak, nagusien eta langileen artekoak…

 Hainbat sari jaso ditu atzerrian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.