Disfrutatzen

Anjel Lertxundi / 2013-04-23 / 109 hitz

Liburu elektronikoak ez du espero zen goraldirik egin; paperezkoak, aldiz, nabarmen egin du behera, salmentetan behintzat. Liburu-denda askok jo du erreka; liburutegietako publikoa ez da, ordea, hazi. Argitaletxeak estutasun itogarrien zurrunbiloan dabiltza; banatzaileek liburu-itzuleren beldurrez hasten dute eguna. Urteroko likidazioengatik balitz, likidatuta legoke idazle-kasta gehiena. Itzultzaileek ez dute garai batean adina enkargurik jasotzen, haien lan-baldintzak eskasten ari dira. Agintariek ohiko hitz dotoreekin laudatzen dute liburuaren egitekoa, baina inoiz baino praktika lukurragoekin murrizten liburugintzaren laguntzak.

Panorama beltzaren erdian, liburuaren onkeriazko prestigioa erruz jasotzen ari da interes faltatik, eta ez dago argi zer den hobe, liburuaren inguruko hipokresia, edo sektore askotan nagusitzen ari den liburuarenganako destaina.

Gaur, Liburu Eguna. Irakurleok, disfrutatu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.