Gizajo baten egunkaria. Egun zakurrak

Egun zakurrakEgilea: Jeff Kinney
Itzultzailea: Miren Arratibel
Ilustratzailea: Jeff Kinney
Argitaletxea: Alberdania
Bilduma: Ostiral saila
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-9868-377-6
R: 6.900

Oporrak iritsi dira eta Gregek egun horietan egiten duena kontatuko digu bere egunerokoan. Greg gaztetxoak munduaren ikuspegi berezia du, Mr. Beanen antzekoa, eta familiarekin eta lagunekin gertatzen zaionaren berri emango digu.

Testua marrazkiekin lagunduta dago eta horiek irakurketa errazteaz gain, oso atsegina egiten dute, adierazgarriak dira.

“Gregen egunkaria” Estatu Batuetako bilduma bat da, 4. alea, dena dela, irakurtzean ez da nabaritzen aurrekoen erreferentzien falta.

“Adrian Moleren egunkari ezkutua” gogora ekartzen badu ere, bertsio hau askoz sinpleagoa da eta bestearen ironia falta da, umeentzat idatzita dago, oso era sinplean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.