Hiri ezkutua. Ulysses Moore 7

Hiri-Ezkutua-Ulisses mooreEgilea: Pierdomenico Baccalario
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Iacopo Bruno
Argitaletxea: Mezulari
Bilduma: Ulysses Moore
Urtea: 2012
ISBN: 978-84-271-3331-0
R: 6.875

12 liburuk osatzen duten bilduma bateko zazpigarren alea da liburu hau, eta bertan misterioa, abentura eta fantasia aurki daitezke. Liburuaren amaieran, jarraituko duela dioen oharra ageri da.

Estetikoki oso polita da; hainbat atalen bukaeran pertsonaia garrantzitsuenen ilustrazioak ageri dira haiei buruzko fitxa batekin, eta, horietaz gain, atal bakoitzaren hasieran irudi bat ageri da eta atal horretako orri bakoitzean errepikatuko da.

Hona hemen argumentua:

Anna Bloom ingelesa da, baina Venezian dago bere ama Maison Maurice Moreau edo Zirriborro etxea berriztatzen ari delako. Egun baten, liburu bitxi bat aurkituko du etxe horretan; irudiak agertu eta desagertu egiten dira eta irudi horietako batek laguntza eskatuko dio. Bere lagun Tommyrekin konturatuko da Ulysses Moore-rekin zerikusia duela eta “Hiri ezkutu”ra iristeko gida dela. Aitari bisita egitea aitzakiatzat hartuta, Ingalaterrara joango da, eta bertan Kilmore Covera. Han Covenant neba-arrebekin, Rick Bannerrekin eta Nestor lorazainarekin liburuak dioena argitzen ahaleginduko da, baina etsaiak ere agertuko zaizkio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.