Ilunorduak eta argilaurdenak

ilunorduakEgilea: Joxantonio Ormazabal
Ilustratzailea: Elena Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2007
ISBN: 978-84-9783-514-5
R: 4.145

Poema liburua. Material poetikoz egindako liburua, edo poeta batek egindako etxea. Leiho batzuetatik argia sartzen da, eta beste batzuetatik iluna. Tristura eta itxaropena, bi gauzak aurkituko ditu atetik barrura sartzen denak. Haurrentzat bezala helduentzat ere ateak irekita dauzka etxe honek. Marra poetikoak erabiliz, dotore dekoratu du etxea Elena Odriozolak. Merezi du ikustea. Gauez eta egunez irekita dago.

Bizitza bera bezala, poema alaiak eta tristeak daude, bigarrenak gehiago. Liburua hamabi urtetik aurrerakoentzat da, eta hain zuzen, adin horretako ikasleek idatzi ohi dituzten poemen kutsua dute, existentziaren mina sentitzen hasten garen garaian irakurtzeko egokiak. Sentsualitatea ere ageri da hainbat poematan, adin horretako beste sentimendu garrantzitsuetako bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.