Juan Bautista Eguzkitza Meaberen sermoiak kaleratu dituzte

Erredakzioa / 2013-11-28 / 146 hitz

Andres Urrutia euskaltzainburuak apailatu eta Labayruk Ikastegiak argitaratu du ‘Neure entzule maiteak’.

Juan Bautista Eguzkitza Meaberen ahozko testuak batuta irakurtzeko aukera eskaintzen du Andres Urrutia euskaltzainburuak apailatu eta Labayru Ikastegiak Jarein bilduman kaleratutako Neure entzule maiteak liburuak. Eguzkitza Meabek utzitako sermoi andanaren hautaketa egin du Urrutiak. «Hiztegia, esamoldeak, estilistika baliabideak… ez dira falta idazle eta esatari bizkaitar honen emaitzetan», Labayruk jakinarazi duenez. «Liburu honek berebiziko aukera ematen digu bere lorpen idatziak eta ahozkoak erkatzeko eta haztatzeko eta hortik erakartzeko hark erdietsi zuen komunikazio maila, hain zuzen ere, herri euskaldunarekin biribildu zuena».

Klasiko biren berrargitalpenak

Horrez gain, Labayruk XX. mendeko idazle klasiko biren idazlanak berrargitaratu ditu, eguneratuta: Domingo Agirreren Garoa eleberria eta Pablo Zamarriparen Firi-firi artikulu bilduma. Miren Atutxa eta Adolfo Arejita arduratu dira Garoa-ren berrargitalpenaren edizio lanaz; sarrera Sebastian Gartzia Trujillok idatzi du. Firi-firi-ren edizio lanaz Nagore Etxebarria eta Maribi Egia arduratu dira; sarreraz, Adolfo Arejita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.