Zuhaitzak landatzen zituen gizona

zuhaitzakEgilea: Jean Giono
Itzultzailea: Mikel Vilches
Ilustratzailea: Mikel Mendibil
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-15756-11-8
R:7.030

Ordubetean erraz irakur daitekeen liburu laburra, berrogeita hamar orrialde besterik ez baitu. Istorioa Mikel Mendibilen hamar ilustraziok osatzen dute.

Liburuaren hasieran, sarreratxo baten bidez, istorioari buruzko xehetasunak ematen ditu: noiz idatzi zen, zenbat hizkuntzatara itzuli den, eta abar. Ondoren, istorioa argitaratu eta lau urtera idazleak irakurle bati igorritako gutun bat ageri da, eta jarraian ekiten dio istorioari. Elzéard Bouffier artzaina da protagonista, eta urte luzeetan zehar zuhaitzak landatuz Frantziako zonalde bat aldatzea lortuko du.

Naturaren eta ingurunearen garrantziaz jabetzeko aproposa da.

Paul Winter musikari estatubatuarrak istorio honetan oinarrituta lan bat egin zuen, eta hark egindako musikaren gainean errezitatu zuen Benito Lertxundik Zuhaitzak landatzen zituen gizona disko berezian (Sonifolk, 1993). Lan interesgarria, baina oso zabalkunde eskasa izan zuena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude