Bizitzaren maistra

Anjel Lertxundi / 2014-03-20 / 129 hitz

Egunotan munduko agintari eta aditu asko ari da Putini esaten begiratzeko historiari. Begiratzeko, urrutiegi joan gabe, iragan mendean gertatutakoari, gogoratzeko Italiak Etiopia inbaditu zuenekoa, izateko kontuan Hitlerrek Polonia hartu izanak ekarri zuen ondorio lazgarria. Putin, bere bidetik. Ar bat dagoen tokian dago historia. Bera da historia. Aditu askok dio ez duela etsiko Ukraina bereganatu arte.

Oker ez banago, Zizeron izan zen historia bizitzaren maistra dela esan zuen lehena. Magistra idatzi zuen, eta ez magister, baina bigarrena gelditu da aipu gehienetan: Googleko erabilera hedatuarenaren arabera, historia maisu da eta ez maistra. Ez dakit noiz nola eta zergatik gertatu zen aldaketa, baina bai zergatia: historia —gerra eta deskalabru etengabeak barne— gizonezkoek egina da; emakumeak, aldiz, historiak biktima ditu gerran bezala bakean.

Putin bezalako ar batek ez lioke jaramonik egingo maistra bati.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.