Tripoli doktorea

TripoliEgilea: Karlos Linazasoro
Ilustratzailea: Bruno Hidalgo
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Xaguxar
Urtea: 2013
ISBN: 978-84-9027-116-2
R: 7.096

Hamar atalez osatutako liburua da. Atal hauen aurretik, 9 lerroko testutxo batek ondoren etorriko denaren pista ematen digu.

Protagonistak Tripoli doktorea eta berarengana doazen bezeorak: atal bakoitzean  bat, zein baino zein absurdoagoa. Gehienek atzerriko izenen itxura dute eta azkenak, Karl Linasorr izenaz, egileari egiten dio erreferentzia. Denetariko arazoak dituztenak ageri dira: belarrietako gingiletatik mapamundiak zintzilik dituena, zeharo maiteminduta dagoena baina ausardia falta duena, egiten dituen ametsak gogoratzen ez dituena, inongo minik izan ez arren medikuarengana doana, gauean lo-ibiltaria dena, beherakoa duela-eta komunetik atera ezinik dagoena, sabelean hiztun bat duena, Lourdesera joan eta istripu baten ondorioz sendatutako elbarria, zirku jabe bat eta gorputza atzekoz aurrera duen idazlea. Doktoreak eta bere emazte eta erizainak ematen dituzten erremedioak gaixoen arazoak bezain bitxi eta absurdoak dira.

Bruno Hidalgoren 14 irudik apaintzen dute liburua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude