Poltsiko eleberriak

Imanol Mercero / 2014-11-02 / 144 hitz

  • Izenburua: Arraioa! Lerdesaurioa!
  • Idazlea: Alan McDonald
  • Ilustratzailea: Mark Beech
  • Itzultzailea: Regina Larrueca
  • Argitaletxea: Desclée

Liburu hau ez da historiaurrea ezagutzeko egokia; ez dute batere sinesgarritasunik bertako azalpenek, eta, are okerrago, topiko okerrez josita dago.

Literatur ezaugarrietan ere ez da eredugarria. Irakurri ahala harri-kartoizko dekoratuak etortzen dira gogora, Griffith-en garaiko film batenak balira bezala. Pertsonaiek patata batek baino izaera gutxiago erakusten dute, eta gidoiak agindutakoa konplitzera mugatzen dira. Trama ere hasieratik asmatzen da, beldurra ere aurreikusgarri bihurtzeraino.

Eta, hala ere, Lerdesaurioarena bezalako liburuek badute lekua, haien beharra duten irakurleak badituztelako.

Gazteenek agian ez duzue ezagutuko, baina gainerakoek ongi gogoratzen ditugu Estefaniaren liburuak. Garai batean zaila zen topatzea poltsikoko eleberrien irakurlerik gabeko familia. Denok geneukan halakoak irakurtzen zituen senideren bat.

Ba, Lerdesaurioarena bezalako liburuekin berdin gertatzen da, badute publiko bat, badute zeregina. Eta badute literaturaren definizioan gehien goraipatzen den hitzaren itzala: entretenigarriak egiten zaizkie hainbati. Bejondeiela!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.