Bentara noa

Anjel Lertxundi / 2014-12-03 / 122 hitz

Euskara mara-mara ari da, zuritu du mendia: izanik kanta zahar betikoa, izan liteke kanta berria euskarari jarria. Itsasoa laño dago euskararen barraraino: hizkuntza helduko da gure ahotsa eta oihartzuna entzuten diren itsas-bazterretaraino. Behin batean Euskaran erromeria zan, hantxe ikusi nuen neskatxa bat dantzan: begiek eta kriskitinek eta hanka-brinkoek musika familiarrean egiten dute suelto-suelto dantza eta txantxinbiri. Hitzaren orpotik dator mama goxoa: aihen zaharretik da hizkuntza berritzen, bere izanaren izate betikotik dugu edaten eta sortzen. Ez da filosoforik ez teologorik euskarari neurria hartuko dionik: den dentxoa baino gehiago izateko ahala du hizkuntzak, zain gauzka. Euskarak festa biharamunean, berak baitakien txoko batean: hizkuntzak kale-kantoi, ganbara eta txoko sekretu asko baititu…

…bentara noa, bentatik nator, bentan da nire gogoa, hango euskara krabelinetan hartu dut amodioa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.