Itziar Itz / 2015-11-12 / 188 hitz
Ez omen da gauza berria poteoa errazteko aplikazio hau, eta nik oraindik deskubritu gabe! zenbat aldiz kontatu behar izan dituzu poteak behin eta berriz kuadrilla handitan zabiltzanean? bukatu da amets gaiztoa! poteoa errazteko aplikazio bat dago Androiderako: Appoteo. Utzi paper eta boligrafoa eta hasi zerrendak mugikorrarekin egiten!

Honela deskribatzen dute sortzaileek: “Kuadrillarekin poteatzen zaudela paper eta boligrafo gabe bazabiltza erabili ezazu aplikazio hau!! Edari arruntenak bertan daude, eta laster zure edari gustukoenak sartu ahalgo dituzu”.
Lau taldetan sailkatuta daude edariak: txikiak, normalak, sobremesa eta konbinatuak. Horietako bakoitzean sartuz gero, dauden edarien artean interesekoa aukeratu besterik ez da egin behar. Hori gutxi balitz, beste aukera hau ere badago: nahi duzun edaria ez badago, edariaren izena edita dezakezu, hurrengoetarako ere baliagarri izan daitekeena. Behin edariak aukeratuta, ‘editatu’ sakatu eta aplikazioak automatikoki egiten dizu zerrenda. Aplikazio sinple eta erabilgarria, euskaraz.