Done Jakue Bidea: Lizarra – Los Arcos

Mikel Arrizabalaga / 2016-05-29 / 260 hitz

Done Jakue Bideko etapa baten azalpena

  0 km. Lizarra
Rua eta San Nikolas kaleetatik aurrera egin eta albo batean Nafarroako Erregeen Jauregia ikusi dugu eta bestean, berriz, San Pedro de la Rua elizara igotzeko eskalinata.  Gasolindegia eta gero Aiegi aldera jo dugu.

  2. km Aiegi
Herrian atzean utzi eta ohiko bideak ardoaren iturrira eta Iratxeko monasteriora eraman gaitu, Montejurraren magalean kokaturik. Aurrerago bi aukera izango ditugu, eta guk ezkerretik Lukinera doana utzi eta eskuinetik ateratzen dena aukeratu dugu, hau baita da ohikoa eta erabiliena. Biak Los Arcosen elkartzen dira. N-111 errepidea gurutzatu eta Iratxeko kanpin eta urbanizazioaren bidetik pasa eta gero, labore lurretan murgildu gara Iguzkitzarantz doan errepidearekin bat egin arte. Hau gurutzatu eta berriro lurrezko bidean barna Azketara heldu gara, “Pablito el de las Varas” izenez ezagutzen den pertsonaiaren herrira hain zuzen ere. Gizon honek, 1986az geroztik, hurritzezko makila prestatu eta eskaintzen dizkien bere etxera gerturatzen diren erromesei.

9,2. km Villamayor de Monjardin
Herriaren gainean Deioko gaztelua dago eta herrian, XII. mendeko San Andres eliza erromanikoa eta XVIII. mendeko dorre barrokoarekin. Herri, besteak beste, bere ardoengatik ere bada ezaguna. Bi kilometro aurrerago, Urbiolara doan bidegurutzearekin egin dugu topo, hidratatzeko iturria bertan. Hurrengo 10 kilometroetan ez dugu herririk aurkituko eta bertan ura hartzea komeni da.
Ordu eta erdi beranduago Los Arcosen sartu gara. Herri honek bere legatu historikoa ondo kontserbatzen du eta garai bateko erromesen aterpe zaharrek modernoei eman diete lekukoa. Santa Mariako enparantza arkupedunera heldu gara izen bereko elizaren ondora. Hemen amaitu dugu 5. etapa hau, plazako terrazan indarrak berreskuratuz.

  21,2. km Los Arcos

Klikatu hemen TRAKA (mugibili)  deskargatzeko

Klikatu hemen TRAKA (wikiloc)  deskargatzeko

Klikatu hemen ARGAZKIAK ikusteko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.