Beroki gorria

Egilea : Patxi Zubizarreta
Ilustratzailea: Yolanda Mosquera
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2016
ISBN: 978-84-9106-266-0
R: 7.854

 

 

 

36ko gerratik ihesi, 4.000 haur inguru Santurtziko portutik Ingalaterrara eraman zituzten Habana transatlantikoan. Albumean, bidaia horretako zenbait eszena eta gorabehera kontatzen dira lehendabizi; ondoren, Ingalaterrako kanpamendukoak. Haurren eguneroko triste hura desio eta itxaropen batek egiten du eramangarriago: gerra bukatu eta etxera itzultzeak, hain zuzen ere.

Nire ustez, oso ongi asmatu du Patxi Zubizarretak haur haien bakardadea, beldurra, tristura eta etsipena islatzen. Narrazioa gertakari historiko hartan oinarritua egonik, amaiera garratza du oso.

Aurten, duela 80 urte Gernikako bonbardaketa gertatu zela-eta, beste edozein urtetan baino sentiberatasun handiagoz gaudela esan daiteke gai hauek jasotzeko, geureganatzeko eta lantzeko.

Liburu irakurterraza da: ilustrazio eder bezain adierazgarriz hornituriko narrazio laburra da, haur haietako batek pluraleko 1. pertsonan kontatua. Narraziorako GU pertsona erabilitzean ere asmatu duelakoan nago: 1. pertsonak berez dakarren sinesgarritasunaz gain, adierazten baita sentimenduak, zirrarak zein bizipenak haur-talde osoarenak direla; eta ez, haur jakin batenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.