Bikotea bilatzera joateko baimena Txinan

Gaztezulo / 2019-01-30 / 134 hitz

30 urtetik gorako ezkongaiek opor estrak hartzeko aukera dute herrialdean, zitak izateko; gaizki ikusita dago oraindik ere bikoterik ez izatea.

Maitasun baimenak. Izen hori dute Txinako hainbat enpresek 30 urtetik gorako emakume ezkongaiei ematen dieten baimen bereziak. Zertarako? Bikotea topatu dezaten, hau da, laneko ordu batzuk zitak izatera bideratu ditzakete ezkondu eta familiak sortu ditzaten. Zehazki, zazpi eguneko baimena ematen diete, “betirako maitasun” hori bilatu dezaten.

South China Morning Postek adierazi duenez, herrialdeko hainbat enpresek mota honetako opor baimenak eskaintzen dituzte; emakume ezkongaiak gaizki ikusita daude oraindik, eta sheng nu edo “soberakin” moduan ikusiak dira; gainera, azken urteetan nabarmen jaitsi da jaioberrien tasa herrialdean, haur bakarraren politika aspaldi kendu zuten arren. Dena den, Txinako elkarte eta ekintzaile feministek salatu dute gizonezko enpresaburuen estrategia zikina dela maitasun baimenena, lanean konpetentzia diren emakumeak beren ibilbide profesionaletik aldentzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.