Alpeetako (ia) glaziar guztiak desagertuko dira mendea bukatu aurretik

Sustatu.eus / 2019-04-27 / 130 hitz

Aldaketa klimatikoaren eraginez, Alpeetako glaziarren %90 baino gehiago desagertu daiteke datozen urteotan. Halaxe aurreikusten du duela egun batzuk argitaratu den ikerketa batek

Azken urteetako joera irauli ezean, Alpeetan ez da geratuko glaziarrik 2100. urterako, aldaketa klimatikoaren ondorioz glaziarren %90 baino gehiago desagertu baitaiteke. 

Alpeetako eta Pirinioetako glaziarrek azken urteotan izan dute atzerakada nabarmena izan da. Orain argitaratu den ikerketa honek azken urteetako datuak erantsi ditu eta ondorioztatu du etorkizuna uste genuena baino are beltzagoa izan daitekeela. 

Une honetan glaziarrak 1960an baino 5 aldiz azkarrago ari dira urtzen eta murrizten. Mundu osoko 19.000 glaziarren datuak jasotzen dituzte eta egoerarik makurrena Europa erdialdean, Kaukasoan eta Kanada mendebaldean aurkitu dute.

Alpeetako datuei dagokienez, 2100 urterako orain dagoen izotz-geruzaren %5a besterik ez da geldituko, oso zabalera txikiko gune isolatuetan, eta glaziarren %95 desagertu egingo da. Une honetan 4.000 glaziar daude Alpeetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.