Bizipen pertsonal baten bidez hurbildu zen Ainara Santamaria (Berriatua, 1988) maitasunaz eta maitatzeko moduez gogoeta egitera. Egun, hasierako jakinminetik haratago, bere jardun politikoaren erdigunean kokatu du gaia. Ikasketa feministak eta generoko masterraren baita, maitasun erromantikoa eta musikagintza aztertu ditu. Eredu horren nolakutasunaz, eraginez eta egin beharreko apustu politikoaz hitz egin digu.