Faktoria / 2016-02-29 / 00:17:24
Iñaki Goñi, Nafarroako haur transexualen elkarteko sexologoa eta Nahia Rojo psikologo eta sexologoarekin aztertu dute gaia. Adituek esan dute hiruzpalau urteko haurra garatuta dagoela ze generotakoa den jakin eta esateko. Guraso eta irakasleei eskatu diete biek, haurrek esandakoari kasu egin eta eskatzen duten generoan tratatzeko. Sexologoen iritziz, “kasu gehiago ari dira orain, familiek kasu gehiago egiten dietelako haurrek esaten dutenarekin”.