Iruzkinak
- Begirada: biek errezeta egin ahala kamarari begiratzen diote, kasu honetan hartzaileari.
- Diskurtsoaren egitura:
- Atalak
- Lehenbizikoak diskurtsoaren atalak argi bereiztu ditu: sarrera, osagaien aurkezpena, prozedura eta agurra.
- Bigarrenak sarrera eta agurra argi banatu ditu baina osagaiak azaldu gabe, erabili ahala aipatu ditu.
- Lokailuak
- Biek erabili dituzte prozesua azaltzeko denbora antolatzaileak. Lehenak orain, eta gero eta azkenik erabili ditu. Bigarrenak lokailu gehiago erabili ditu lehenengo, gero, ondoren, azkenik, orain eta denborazko mendeko esaldia -enean.
- Atalak
- Hizkuntza:
- Aditza
- Aspektua: geroaldia darabilte biek (baten batean agintera ere badarabil bigarren hizlariak)
- Pertsona: Lehenak, 1. pertsona singularrean hitz egiten du (behin pluralean ere bai); bigarrenak, aldiz, 1. pertsona plurala.
- Kopuruak
- Lehenak batzuetan huts egin arren (5 koilarakada irina), mugagabea ongi erabili du (5 ml ur, 2 koilarakada kakao). Bigarrenak, aldiz, jogurt potoa erabili du neurri gisa eta nahasi egin da (olio jogurta bat, cola cao erdi jogurta)
- Aditza