Zientzia kaiera / 2019-05-13 / 00:01:55
Gibelak, birikiek edota giltzurrunek ez dute etenik egiten lotan gaudenean. Era berean, entzefaloak ere lanean jarraitzen du loaldian. Organo hauetako edozeinek funtzionatzeari utziko balio lotan gaudenean, emaitza berbera litzateke kasu guztietan: heriotza. Baina gure kontzientzia ez badago operatibo, zertan dabil orduan gure garuna lotan gaudenean?