FAKTORIA / 2021-10-20 / 00:17:22
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira… Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu.
Zenbat konpainia, hainbat araudi. Euskal Herriko garraio publikoa arau eta baldintza anabasa da bizikleta hartuta autobus edo trenetan bidaiatu nahi duten txirrindularientzat. Debekuak, ordutegi mugak, neurriak, baldintzak… denetik aurki daiteke operadore ezberdinen araudietan. Guztiak bildu eta gida praktikoa osatu dugu. Dena den, zenbait kasutan konpainiek azken erabakia “langileen esku” uzten dutela azaldu digu Donostiako Kalapie Hiri Txirrindulari Elkarteko Itziar Alonso Albiolek. Euskal Herria Europako beste zenbait herrialderekin alderatu du.