Euskelelea

Munduan barrena

Behin batean ari omen ziren laminak haritz ezpala batzuekin jolasean, harrizko pilotekin, harkaitzezko pareta baten kontra. Marik ezpala horietako bat hartu, barrutik hustu eta eta lau soka josi omen zizkion: soka bat lurrarentzat, marroia, beste bat urarentzat, urdina, beste bat haizearentzat, gardena, eta beste bat suarentzat, gorria. Horrela sortu ei zuen Euskelelea, bere kantuak laguntzeko musika-tresna aproposa, eta gerora munduan zehar zabalduko zena, lekuan lekuko izen eta musikak bereganatuz.

Enrike Solinís-en ideia eta instrumentu originalean oinarriturik, Juan Kruz Igerabideren ipuin eta hitz jolastiekin, Euskal Barrokensembleren doinu eta kantu ederrekin eta Irrimarrak sortutako irudi gozagarriekin gure irudimena airean eramango du Euskeleleak 3 urtetik gorako haur eta familiei eskainitako ipuin musikatu honetan, elkarrekin abestu eta gozatuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.