Ulysses Moore. Ahaztutako mapen denda

ahaztutako-mapen-dendaEgilea: Pierdomenico Baccalario
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Iacopo Bruno
Argitaletxea: Gero. Mezulari
Bilduma: Ulysses Moore
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-271-3066-1
R: 5.909

Ulysses Moore sagaren bigarren liburua dugu hau. Protagonistek, Jasonek, Juliak eta Rick-ek Egiptora eginen dute salto aurreko liburuaren bukaeran aurkitutako denboraren atetik.

Abentura eta misterioz betetako liburua: itsaslabarraren ertz-ertzeko etxea, gela misteriotsuz betea; irekitzen den atea; altxorra ezkutatzen duen mapa misteriotsua…

Aurrekoa bezala, liburu hau ere erraz irakurtzen da. Pierdomenico Baccalariok bilduma honetan liburu ugari atera du eta ale asko eta asko saldu du hainbat hizkuntzatan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.