Ulysses Moore. Denboraren atea

denboraren-ateaEgilea: Pierdomenico Baccalario
Itzultzailea: Aitor Arana
Ilustratzailea: Iacopo Bruno
Argitaletxea: Gero
Bilduma: Ulysses Moore
Urtea: 2009
ISBN: 978-84-271-3065-4
R: 5.908

Ulysses Moore sagaren lehen liburua da eta bertan aurkezten zaizkigu protagonistak: Jason, Julia eta Rick.

Misterioz betetako liburua, kontatzen dena baino gehiago kontatzen ez dena baita gazteentzat amua: bukaera-bukaerara arte ez da agertzen liburuari izena ematen dion Denboraren atea, eta atea zabalik uzten du bigarrena, Ahaztutako mapen denda, irakurtzen jarrai dezaten.

Pierdomenico Baccalariok erraz irakurtzen den liburu honekin eman zion hasiera bilduma honi. Arrakasta handikoa italieraz, ingelesez… Kalitate handiko argitalpena da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.