Txomin Peillenek ‘Jan Dabrowski’ eleberria argitaratu du

Erredakzioa / 2013-02-15 / 98 hitz

Emaztearekin eta semearekin Frantzian bizi den Poloniako diasporako kidea da pertsonaia nagusia.

Txomin Peillenek Jan Dabrowski argitaratu du (Utriusque Vasconiae), pertsonaia nagusi Poloniako diasporako kide bat duen nobela. Burugogorra eta berekoia da pertsonaia hori, Jan Dabrowski izenekoa. Frantzian bizi da, emaztearekin eta bien semearekin. Frantzia iparraldean lehenik, meatzari; Parisen gero, atezain; azkenean, Nowa Hutako altzairugintzan lanean amaitzen du. Soldadu garaiko lagun batek hartaratuta, sekta batean sartuko da Jan Dabrowski, emaztearekin eta semearekin batera, eta horrek oso egoera zailean ezarriko ditu. Oraindik orain, Jon Mirande, olerkaria (Jon Mirande poète parisien) liburua aurkeztu du Txomin Peillenek (Paris, 1932), Euskaltzaindiak argitaratua.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.