#memelariak sarean

Bagera / 2015-12-15 / 87 hitz

Bagera Elkarteak “#memelariak” lehiaketa jarri du martxan. Helburua umorea erabiliz euskarazko memeak sortzea da.

Interneten azkenaldian euskara nahiko bizi dabilela esan dezakegu, hala nola, sare sozialetan eta Bagera Elkarteak umorea ardatz hartuta euskarazko memeak sortzera bultzatu nahi du jendartea. Betiko euskal eredu tradizionaletatik, euskaraz umorea erabiliz, produktu berritzaileak sortu eta erabiltzera dei egin nahi dizue.

Beraz, ez izan memelo eta izan memelari! Zure memea euskaraz partekatu twitterren bidez #memelariak traolarekin edo facebooken Bageraren orrian partekatuz. Hiru meme onenak Bagerak egindako kamiseta esklusibo banarekin sarituko ditugu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.