Nola osatu soslaia arrakastatsu bat harremanetarako webguneetan

kaixomaitia.eus / 2016-04-22 / 293 hitz

Ligatzeak ez du formula sekreturik, zaren bezala aurkeztea eta bila zabiltzan hori definitu baino ez duzu.  Giltzarria zu zara… baina, badaezpada, 6 tirikimailutxo luzatuko dizkizugu, maitia!

Online Dating-ak eskaintzen dituen aukera zabalez hitz egin genuen orain dela aste batzuk; 5 bikotetik 1 internet bidez ezagutu da eta, martxa honetan, bikotekidea topatzeko lehenengo aukera bilakatzear da. Hori bai, Kaixomaitia.eus-en edota bestelako harremanetarako guneetan ere, juergan, lagunartean edota auzoko giroan gertatzen den bezala, lehenengo hitza hartzen ez badugu, besteen borondatearen (edo lotsaren, edo adorearen, edo…[sartu aitzakia hemen]) esku utziko dugu balizko “kaixo, zelan!” hori.

Zein da online ligoteoaren formula sekretua? Ez dago. Beharrik ere ez. Berriz ere, zu zara izatekotan sekretua. Kasu honetan, zure soslaia. Kontuan izan, Kaixomaitia.eus bezalako atarietan 4000 saltser@ baino gehiago daudela pertsona bat (edo gehiago) topatu nahian. Zure helburua bera bada, hartu ekimena eta erakutsi zu zarela saltsa horren perrexila!

“Bai, baina…” Kosta egiten zaizu zure burua internet bidez aurkeztea? Alboratu orain arte soslaia osatzeko zeure buruari jarritako traba guztiak (“zer esango dute”, “hau ez dut jarriko”, “aurpegia ez dut erakutsiko”…Egin ezank lo eta jango denk meh!), jendea zu ikusteko irrikatan dago eta. Gainera, lotsak ez du jaten ematen… Ezagutzen ez duzun norbaiten esku utziko al duzu zure zoriona, nahia, desira, kuriositatea..? Ustez norbait honek (gizarteak, inguruneak…) izan dezakeen iritziaren esku? Behin biziko gara eta izan dezagun geure patua geure esku. Hobe ezta?

Gainera, hilabete hauetan martxan izan dugun #KM_Sexuinkesta ren arabera, Euskal Herritarron %30ak eman du izena noizbait Internet bidezko harremanetarako webguneren batean [1805 erantzun, 18-60 adin tartean] Gehiagora doan fenomenoa da hau zalantzarik gabe!

Lanera ba! Hartu denbora zure profila lantzeko eta hasi nahi duzun hori egiten, nahi dituzun harremanez gozatzen. Orain duzu aukera, noiz bestela? Horregatik, Kaixomaitia.eus-etik 6 trikimailu luzatu nahi dizkizugu, saltsa baduzula erakutsi dezazun; baina, ez ahaztu, zeu zarela giltzarria!

IKUS 6 TRIKIMAILUAK KAIXOMAITIAREN BLOGEAN! >>>

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.