Zibersexuak aurre hartu dio ‘sexting’ari gazteen artean

Gazteberri / 2019-05-29 / 177 hitz

Emakumeak gizonak baino zuhurragoak dira Interneten anonimotasuna hausteko orduan.

Internet bidezko sexua gero eta arruntagoa da Estatuko gazteen artean. Controlek landu duen Los jóvenes españoles y el sexo txostenaren zazpigarren edizioan jasotako datuen arabera, gazteen % 38,9k Internet erabiltzen du zibersexua praktikatzeko. Praktika hori, txostenaren arabera, ohikoagoa da gizonen artean (% 47,1) emakumeen artean (% 30,7) baino.

Txostenean azpimarratzen denez, emakumeak zuhurragoak omen dira Interneten anonimotasuna hausteko orduan. Horrela, emakumeen bosten batek bakarrik onartzen du sare sozialetako kontu propioen bidez edo berehalako mezularitza zerbitzuen bidez (sexting) izaera sexuala duten edukiak partekatu izana. Kopuru hori % 30,4raino haziko litzateke gizonen kasuan.

Internet ligatzeko erabiltzen da

Zibersexua edo eduki sexualak partekatzeko erabiltzeaz gain, asko dira Internet ligatzeko erabiltzen dutenak. Gazteen % 35k bikotekidea Internet bidez bilatu izan duela onartzen du. Kopurua handiagoa da gizonezkoen artean (% 43) emakumeen artean (% 26,9) baino.

Hala ere, ligatzeko aplikazioen erabilera askoz txikiagoa da. Horrela, gazteen % 15,8k bakarrik erabiltzen ohi ditu horrelako aplikazioak. Kasu horretan ere, erabilera handiagoa da gizonen artean (% 26,1) emakumeen artean baino (% 5,4).

Txostenean jasotzen denez, Internet sexuaren eta osasun sexualaren inguruko informazio-iturri nagusia bilakatu da: gazteen % 69k bertara jotzen du horrelako informazioaren bila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.