Boli Kostan ez elefanterik, ez bolirik

Jaione Dagdrommer / 2020-10-20 / 197 hitz

Afrikako herrialdeak babestutako 25 gune ditu eta horietako lauetan bakarrik aurkitu dira elefanteak.

Kolonialismo garaia aurretik Boli Kostak Afriako elefante biztanleria handiena zuen eta hortik dator herrialdearen izena bolia gertu izaten baita elefanteak dauden tokian. Apurka apurka elefante kopuru hauek murrizten joan dira eta egun egoera kritikoa da. 

World Wild Fund for Nature erakundeak 2011. uretan egindako ikerketa baten arabera 30 urtetan Taï parkea nazionalean 800 elefante izatetik 189 izatera igaro dira. Zuhaitzak erauztearen erruz eta nekazaritzagatik elefanteek euren habitata galdu dute. Horri gainera, boliaren trafiko ilegala gehitu behar zaio. 

1990. urte hasieran estimatzen da bertako elefanteak 360 baino gutxiago zirela. Hamar urtetan zehar ez da ikerketarik egin elefante kopuruaren inguruan Boli Kostan orain dela gutxira arte. Ikerketa berri hau PLOS ONE erakundeak burutu du informazioa eguneratuz. Jasotako datuen arabera, Boli Kostan dauden babestutako 25 guneetatik lau guneetan bakarrik aurkitu dira elefanteak. 

Gainera gune hauetan, elefanteen dentsitatea oso baxua da. Izan ere, Boli Kostan ez da inongo politikarik aplikatu espezie hau babesteko. Azken urteetan, babestutako gune hauetako erdiak laborantza lur bilakatu dira, eta horrek eragin izugarria izan du elefanteen kopurua murriztearekin. 

Ikerketa burutu duten adituen arabera kontserbazio politika muturrekoagoak behar dira eta legea betetzen dela ziurtatzeko zaintza geratzen diren elefanteak behar bezala babestu ahal izateko. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude