Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Twitch indarra hartzen ari da XXI. mendeko telebista moduan. Hainbat eta hainbat sortzaile daude streaming plataforma ospetsuan euskaraz aritzen direnak.

Twitch-eko euskal komunitate anitz eta kalitatezkoa ezagutu nahi?

Zerrenda egunetik egunera luzatzen doa eta egun gai ezberdin ugariz aritzen diren streamer euskaldunak aurkitu daitezke. Hona hemen guk topatu ditugunak. Besteren bat ezagutzen duzu?

Pubguitar https://www.twitch.tv/pubguitar

Gitarra jotzeko irakasle bila bazabiltza, hementxe duzu bat eta euskaraz, gainera! YouTuben ere gitarra tutorialak ditu. Twitch-en, ordea, tutorialez gaindi, inprobisazioa eta gogoetak aurkituko dituzu, eta, gainera, dituzun zalantzak zuzenean galdetzeko aukera ere izango duzu!

Iratimatelo https://www.twitch.tv/iratimatelo   

Musikarekin jarraituz, Iratik musika sortzen du eta Twitch-en bidez bera entzun nahi duen ororekin partekatu.

Andonirock https://www.twitch.tv/andonirock  

Musikaz ari garenez, ezin Andoni Ollokiegiren kanala aipatu gabe utzi. Musikaz eta beste edozertaz hitz egiten du bere kanalean, baina metal zalea bazara, hau da zure lekua, Andoniren estilo kutunenen artean dago eta!

Gamerauntsia https://www.twitch.tv/gamerauntsia

Twitch bideo-jokoen komunitate bat bezala hasi zen hasieran, egun edonolako gaiak lantzen dituzten sortzaileak badaude ere. Beraz, ezin genuen Game Erauntsia aipatu gabe utzi, hainbat lekuetatik bideo-jokoen berri euskaraz ematen sekulako lana egiten baitu.

Nebukaixo https://www.twitch.tv/nebukaixo

Bere, gaztelerazko Nebukai kanala ezagunagoa da akaso, baina bazenekin noizean behin Nebukaixo kanalean euskara hutsean ere aritzen dela? Bideo-jokoez eta bizitzaz aritzen da bertan.

Andromeda2030 https://www.twitch.tv/andromeda2030

Andromeda2030 erabiltzailea ere bideo-jokoez aritzen da. Beraz, gustuko badituzu hasi jarraitzen!

antuKun https://www.twitch.tv/antukun  

Erabiltzaile hau software garapenen inguruan mintzatu ohi da, baina batzuetan bideo-jokoez edota musikaz ere aritzen da.

ardobeltza000 https://www.twitch.tv/ardobeltza000  

Aipatu dugu Twitch-en bideo-jokoei buruzko kanalak direla nagusi. Bada euskal komunitatean ere hori nabari da. Hemen bideo-jokoei buruzko beste bat. Gamer euskalduna bazara zorionekoa zu!

arruartegamer3 https://www.twitch.tv/arruartegamer3  

Beste euskal gamer bat. Fortnite, Clash Royale, Valorant eta Brawl Stars dira berriki zuzenean aipatu eta jokatu dituen jokoak.

Athe2403 https://www.twitch.tv/athe2403  

Haur zenetik jolasten omen du bere deskribapenean kontatzen duenez. Esperimentatutako euskal gamer-a dugu!

Double Mauler https://www.twitch.tv/doublemauler

Super Mario World 2: Yoshi’s Island bezelako jokoen zuzenekoak egiten ditu beste askoren artean.

ekintaekin https://www.twitch.tv/ekintaekin  

Mahai-jokoen bertsio digitalak ditu gustukoen gamer honek. Beraz, askotan azaltzen dira bere txokoan. Historia ardatz duten jokoak ere atsegin ditu, golf jokoak eta indieak. Joko lasaiak, oro har.

ElurTxubi https://www.twitch.tv/elurtxubi  

Bideo-jokoez eta oro har edozertaz euskaraz naturaltasun oso aritzen da streamer hau.

Errazkin08 https://www.twitch.tv/errazkin08  

Rubik kuboak da bere berezitasuna, baina oro har bideo-jokoetaz aritzen da.

gari_infernu666 https://www.twitch.tv/gari_infernu666  

Game Erauntsiko kidea da eta beraz, bideo-jokoak eta euskara uztartzen ditu bere txokoan.

Ibila87 https://www.twitch.tv/ibila87  

Bideo-jokoetan zuzenean jokatzen duen beste bat. PS5 eta Nintendo Switch-eko jokoak aipatzen ditu batez ere.

il4rgi_ https://www.twitch.tv/il4rgi_   

Betidanik dela bideo-jokoen zalea dio. Bere PS4tik zuzenean zure pantailara. Gitarra-jolea ere bada, noizean behin gitarra ere joko du beharbada!

ionliz https://www.twitch.tv/ionliz  

Batez ere Nintendo jokoetan espezializatutako euskal gamer-a.

KafearenSemea https://www.twitch.tv/kafearensemea  

Bideo-jokoez eta beste edozertaz aritzen den streamerra.

Landeths https://www.twitch.tv/landeths  

Nahi gabeko streamer-a dela dio bere deskribapenean. Dirudienez, ordea, gustua hartu dio eta bertan aritzen da bideo-jokoez.

lastotxapel https://www.twitch.tv/lastotxapel  

Euskara eta gaztelania aldi berean uztartzen ditu bideo-jokoetan jolasten duen bitartean.

RekiSab https://www.twitch.tv/rekisab  

Bideo-jokoetaz beste kanal bat gehiago. Fall Guys, Pokemon Unite eta Zelda jokoetan aritu da azkenaldian.

river_rock_ https://www.twitch.tv/river_rock_  

Boomer jokalaria dela dio, edozertara jokatzen du: Dota2, AoE, Xakea, Rol jokoak…

SatanTxiki4 https://www.twitch.tv/satantxiki4  

Bideo-jokoez aritzen den beste bat, beharbada Dragoi Bolaz ere arituko da noizbait!

Suspekain_ https://www.twitch.tv/suspekain  

Bideo-jokoetan jolasten duen bitartean berarekin hitz egin daiteke naturaltasun osoz. Azkenaldian Sekiro: Shadows Die Twice eta Fall Guys: Ultimate Knockout.

TheProdigyEH https://www.twitch.tv/theprodigyeh  

Zuzenekoetan bideo-jokoetan aritzeko Twitch erabiltzen du, bestela bere YouTube kanala ere badu.

zitalko https://www.twitch.tv/zitalko  

Euskaraz jolasten duen beste erabiltzaile bat joko ezagunak eta indieak uztartuz. 

Arkkuso https://www.twitch.tv/arkkuso  

Iruñe, gure kolaboratzaile maitea, streamerra ere bada. Antigamer-a bezala definitzen da bertan. Bere helburua: Ondo pasatzea. Edozertaz solasaldiak eskaintzen ditu, une atsegin bat igarotzeko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.