Bizkotxoa: betikoa, sinplea eta gozoa

Iker Markinez / 2020-05-02 / 192 hitz

OSAGAIAK
Osagaiak neurtzeko orduan, pisua izan beharrean, jogurt pote bat izango da neurria.
Limoizko jogurt bat
4 arrautza.
3 neurri azukre
Neurri bat ekilore olio
4 neurri irin
Legami zorrotxo bat
Laranja bat
Gurin zati bat

NOLA EGIN

1. Jarri labea berotzen, 180 gradutan, bizkotxoa sartzerako beroa egon dadin.
2. Hustu limoizko jogurta ontzi batean, potea osagaiak neurtzeko erabili ahal izateko.
3. Bereizi arrautzen zuringoak eta gorringoak, eta utzi ontzi ezberdinetan. Bota hiru azukre neurriak gorringoen ontzira. Nahastu ongi, irabiagailu baten laguntzaz, hiru bat minutuz.
4. Gehitu limoi jogurta, ekilore olioa eta baita laranja azal birrindu pixka bat ere. Jarraitu guztia nahasten, hiru bat minutuan.
5. Harrotu arrautza zuringoak, erabat zuri eta gogor geratu arte, irabiagailuarekin. Oso garrantzitsua da irabiagailua ondo garbitzea gorringoekin erabili eta gero.
6. Zuringoak prest daudenean, gorringoen orearekin nahastu, koilara batekin, poliki-poliki. Emeki egin behar da, lortutako harrotasuna ahalik eta gutxiena jaisteko.
7. Irinaren lau neurri eta legamia ongi nahastu ontzi batean. Gutxika gehitu bizkotxoaren masara, eta nahastu koilararekin.
8. Laberako erabiliko den ontzia prestatu behar da. Gurina ongi zabaldu moldearen barnealdean. Gero irin pixka bat ere bai. Sobera geratzen den irina ongi kentzeko, astindu moldea.
9. Bizkotxo masa moldean sartu, eta 45 minutuz. Ateratakoan, pazientziaz epeltzen utzi, goxo goxo dastatu aurretik.

Gehitu izenburuaCC BY-SA 4.0

Creative Commons lizentzia
lan hau Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa lizentzia baten mende dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.